|

CADENCY aka HÉCTOR OAKS

Bio

“Nire printzipioekin fidela izateko konpromisoa hartzen dut, musika errepikakor eta mekanikoa jotzea, eta zure buran oroitzapen ezabaezina utziko duen kanta hori ere,  kitapen-kutxetan biniloak bilatzen jarraitu, hauek formatu posible bakar bezala erabiltzen jarraitzera eta itxurakeriarik gabedantzatzen duen jendea dagoen klub ilun eta lanbrotsuetara eramaten jarraitzera, egiazko eta benetako pertsona eta frikiekin. Gaur egun Teknoa negozio bat dela kontzientea naiz. Bizitzan gehien maitatzen dudanetik bizitzea eta honela zoriotsu izatea kriston luxua dela badakit. Ahalik eta jende gehienarengana iritsi nah iez dudala ezango banu gezurra ezango nuke, baina ez dut inoiz nere ekoizteko eta pintxatzeko estiloa horren baldintzapean jarriko.

Horrela azaltzen da Héctor Oaks aka Cadency, sendo eta argi eta baita gure ere, manifesto honen bitartez, garen friki onak bezala, ez dugu energikoki baiestu besterik egin. Héctor zalantzarik gabe estatuko-teknoaren balio nagusienetako bat da. Berlinen bizi da iada, Herrensauna eta Bassianiko DJ egoiliarra da eta Oaks zigilua zuzentzen du ere. Handik geroz eta eskaintza zabal eta aberasgarriago batekin eta jardueraz betetako agenda batekin proiektatzen da, zeinek Txinan zehar itzuli bat ematera edo Tblisi eszena emergentean parte hartzera eraman duten.

Baina honek guztiak ez luke ezer adieraziko, ez balitz artista eta pertsona bezala komunikatzeko gai delako ere. Noizbait Héctor Oaksen ekoizpenetako edo saioetako bat entzuten duenean edo elkarrizketan hitz egitea entzutean edo Facebooken jarraitzen dionean bere berotasun kutsakorrataz ez maitemintzea zaila da. Biniloarekiko daukan debozioak, pisatzen duen formatu fisikoagatik, hautsa metatzen  eta apalategietan bakoitza bere lekua okupatuz, gure bizipen eta oroitzapenetako mosaiko bat osatuko balute bezala, batek ezin du identifikazio absolutua saihestu. Madriletik Berlinera (gaur egun bizi den hiria) bizi zeneko bere bizipenak kontatzen dituenean, begirunetsu, jakintsu, bitxi eta dantzatzeko gogoaz betetako klub-eszenako abenturak kontatzen ditu eta berdina bizitzea gustatuko litzaiguke. Bere musikarekiko maitasun sakona deskribatzen duenean, soinu eta sentsazio berrien  etengabeko bilaketarengatik, beti ere ikasteko asko falta zaiola aitortuz eta pausu berri batek sortzen duen asaldurarekin, betiko markatu gintuzten aurkikunde haiek gogoratzen dizkigu. Ez, zirrara, berotasuna, asaldura eta dantza posible eta beharrezkoak beti dira, hauek desiratzea besterik ez dago. Cadency b2b-ean ikustea, entzutea eta sentitzea desio dugu, CEMren ondoan eskeiniko duena, Berlinen txalotuenen den jaietako bat, Herrensauna  MUGAKOren pistara ekartzeko.

Video