|

CEM

Bio

CEM musikalki Austrian, bere jaiotze-herrialdean hezi zen, gitarra hardcore punkeko taldeetan joz eta death eta black metala entzunez, eta oinarri horretatik bere estilo propio eta zabala jorratzen joan da, betiko tekno garbitik, Ingalaterrako eraginak dauzkan elektrora edo housearen bitxi ilunetan sakonduz, beti dotoretasun finarekin nahastuz. Berlinen birkokatua, gure gonbidatuetako bete hainbeste bezala. Bertatik Dj bezala bere ahalmen eta anbizio guztiak garatu ahal izan ditu eta Herrensauna izeneko jaiak sortu. Gero bere set izugarriak Atonal, Hyperreality, Amsterdam Dance Event edo Copenhage-ko toki  ezkutu txikietako garaje askotara eramateko.

MUGAKOn Herrensauna bere jaietako sentsazioak ekarri nahi dizkizuegu, Cadencyrekin batera oparituko digun b2b-ean. 2015ean Jordanek eta Cemek (Djak) sortua, Nicolas (kontratazioa), Fritz (diseinu grafikoa) eta Mikka (zuzendaritza nagusia), Herrensauna lehertu eta lehen unetik hedatze-uhin itzela eragin zuen. Kalitatezko teknoan oinarritutako klub-gauak, elkarrekiko ulermena, autonomia pertsonala, sexualitate irekia eta, batez ere, adiskidetasuna. Konpromiso pertsonala gakoa da. Jaien onarpen-politika konfiantzan oinarritzen da eta horrek ziurtatzen ditu erabateko askatasuna eta intimitatea, gorputzaren eta buruaren erabateko askatzea baimenduz, garatzen diren . Jakina, Herrensauna queer jarreraren sinonimoa da.

Cem bereren hitzetan: “Gure lokalaren sarrera gurutzatzen duzun unetik esperientzia integrala da, benetan ilun eta klaustrofobikoa delako, eta orduan aurkitzen baitituzu tekno boteretsuaren ponpatzea eta sexualki irekia eta anitza den audientzia hori. Berlinek eskaintzen dituen rave handiekin alderatuta, gure jaia 90. hamarkadako jai undergrounden  antzekoagoa dela esan dezakegu, eta  bertako DIY espiritura”. Zaila ezetz esatea, bihurtu dezagun MUGAKO gure Herrensauna gau batean zehar.

Video