MUSIKA ELEKTRONIKOA SORTZEKO NAHASKETA TEKNIKEN LANTEGIA TADEOREKIN

OSTIRALEAN / URRIAK 21, 17:30ETIK 20.30 ETARA /ARTIUM MUSEOAREN EMANALDI ARETOAN / SARRERA DOHAIN GUZTIENTZAKO /

Aurten, musika elektronikoa sortzeko nahasketari buruzko lantegi bat emango du Miguel Sar aka Tadeo-k Mugako Festivalen. Sarrera doan izango da programa osorako txartela dutenentzat eta urriaren 21ean egingo da, ostiralarekin, 17:30etik 20:30era.

Miguel Sar nazioartean ezaguna da musika elektronikoaren munduan. Tadeo ezizenez bi diskoetxe ditu, Another Intelligence eta Ciclical Tracks, etengabeko babesa eta laguntza jasotzen dutenak artista askoren, komunikabideen (RNE 3, adibidez) eta nazioarteko argitalpenen (Groove, Bug magazine…) aldetik.

Etengabe egiten ditu nahasketa- eta mastering-lanak esparru horretan diharduten diskoetxe askorentzat, ea hogeinaka diskoetxe eta artista ditu sakelean. Orain urte batzuk hasi zen, orobat, prestakuntza-ikastaroak ematen, maila guztietan, entzunezko nahasketaren esparruan, nahiz musika egiteko, nahiz zinemarako, iragarkietarako eta beste euskarri multimedia batzuetarako. Ikastaro horietan beste zentro batzuetan azaltzen ez diren teknikak erakusten eta garatzen ditu, 10 urte baino gehiagoko esperientziaren emaitza.

Red Bull Music Academy-k deitu dio musika sortu eta garatzeko euskarri berriei buruzko hitzaldiak emateko. Gaur egun, psikoakustika eta sound design direlakoa garatzea da bere eginkizun nagusia eta musikan ezartzea, musika-tresnen erabilera soila baino harago doazen ehunduren bila. Haren musika-lan batzuk Museo Nacional Reina Sofia eta Centro de Arte 2 de Mayo-ko hainbat ziklotan edota ospakizunetan, esate baterako Aneccy-ko espainiar zinemaren 12. biurtekoan, jo izan dira.