suso saiz mugakon!

Bukaerarako bereziki pozten gaituen sorpresa txiki bat gode dugu. MUGAKOko ekitaldi paraleloen artean biziki miresten dugun Suso Saiz-en presentzia izango dugu. Suso, elektronika musikaren aitzindari, soinua arakatzaile nekaezina, konpositore oparoa, iakragarrizko zabalera estilistikoko ekoizlea, musikari fina eta batez ere, pertsona liluragarria eta goxoa da, bere obra guztia bezalakoa. Benetazko luxua izango da guretzako, ARTIUM aretoan Larunbat 22an eta 17:00tan programatu dugun dohako saio irekian bera bertan izatea. Antton Iturbe, TIUko kazetari kolaboratzailea eta Susori buruzko artikulu pare baten autorea, izango da elkarrizketa bideratuko duena eta horren ondoren Susok “free-ambient” kutsuko saio elektroniko txiki bat eskeiniko digu.