2002ko Apirilak 26an inauguratu zenetik asmo handiko erakustaldi programa garatu du, bai artista zehatzen inguruan baita kontzeptu baten inguruko ekimen kolektiboak. Era berean kultura garaikideraren ezagutza zabaltzeko helburu izan duten hainbat jarduera garatu ditu ere: zinema emanaldiak, hitzaldiak, kurtsoak, seminarioak, antzerki saioak. ARTIUM Gasteizko erdigunean kokatuta dago, Erdi aroko alde zaharra eta aktibitate ekonomiko eta sozial bizieneko guneen ondoan. Montehermoso Kultura Zentroa eta hiriko museo multzoarekin batera (Naipeak, Arkeologia, Natur Zientziak) gune historikoan kokatutako ardatz kulturala osatzen du.