|

JASSS

Bio

“Nire inguruan ez zen aldaketarik egongo, beraz nik neuk aldatu behar nuen nire burua. Sentsazio horietako bat ere ez zen nabarmena. Nire burua aintzat hartua sentitzeko balio batzuk sortu nituen eta horiei gogor eusten nien. Balio horietatik askatu behar nintzen, eta ulertu ez naizela ohiz kanpokoa… DJ kabinan edo eszenatokian lanean zaudenean, munduko garrantzitsuena bezala ikusten duzu zure burua, baina eguna bukatzean pertsona arrunta eta soila zara, eta hori ongi dago. Horrela izan behar du. Ezin duzu zure egotik erabat ihes egin, baina oreka puntua bilatu behar duzu mundu honetan ez erotzeko” Jasss RAn egindako elkarrizketan.

Silvia Jiménez Álvarez aka Jasss artistaren obraren inguruko pentsa oharrek, artikuluek eta aipamenek “industrial” terminoari egiten diote maiz erreferentzia. Izan ere, adjetibo hau oso erabilia da gero eta gehiago entzuten dugun soinu hotz, latz eta monokromadun teknoa eta elektronika definitzeko. Musika psikodelikoarekin gertatzen den bezala, musika industriala subrealismotik jaio zen, eta baita honek gure burua askatzeko eta mundu berriak imaginatzeko eskeintzen zituen aukeretatik ere. Inoiz ez zuen patroi estetiko bat ezarri izan nahi, nahiz eta gaur egun ahaztua izan dela dirudien. Zorionez, pertsonalitate nahikoa (edo hobeto esanda, Jasss-en pertsonalitate sutsua bezalakoa) duten artistak daude, tresna horiek eurenak egiten dakitenak, modu horretan altxor musikal pertsonalak, bakarrak eta transferiezinak eskeintzen dizkigutelarik.

Jasss-ek beldurrik gabe sortu eta nahasten du, danbada hardcoretik orkestra konponketara salto egin dezake, oihaneko erritmotik estasisko kontenplaziora, erdoil industrialetik pop sintetikoaren sofistikazio kromatura, eta horregatik beti emaitza ederrak lortzen ditu. Bere egiak eta bere adierazpen nahiak bultzatzen dutelako, eta ez duelako inolako kanonik jarraitzen punta puntako DJ lokaletan bere lekua ziurtatua izateko. Autoanalisi prozesu pertsonal latz batek ekarri du Jasss honaino, bidean beharrezkoak ez ziren jarrerak gainetik kendu dituelarik bere ikuspegi propioa ezartzeko. Horrela besterik ezin da “Weightless” bezalako lan itzel bat lortu, bere estreinaldiko diska. Bere aurreneko EPen EBM oparo baina funtzionala atzean utzi ostean, beste liga batean sartzen da, artista handien ligan.

Berak definitzen du inor baino hobeto clubbingspain-ko elkarrizketa batean: “Weightless norberaren kontzientzia gehiegikeriaren galera da. Etengabeko zalantzaren buklearen irteera, batzuetan mugimenduan egon beharko litzatekena geldiarazten duela. Beharretik sortu zen, eta ahalegin erlatiboarekin. Diskaren azkenengo bertsioa osatzen duten ideia denak originalak izan ziren, ez zen bestelako bertsiorik egon, nahiz eta azkenengo momentuan originalak ziren 2 abesti deskartatzea erabaki nuen. Edozein konposizioren nortasuna, hein batean, teknikarekin lotuta dago, baina kasu honetan teknika ideiaren menpekoa da erabat, eta ez kontran.

Ekoizle zein DJ moduan (Mannequineko MOM jaiak edo bere bizilekua den Berlineko Saüle de Berghain jaiak) Jasssek ez du inor epel uzten. Liluratuak, nahasiak edo biak aldi berean, denon burutan dago iazko edizioan izan zuen parte-hartzea. Aurten ere hemen izango dugu, Avalon Emersonekin batera b2b batean. Eguna eta gaua bezala aurkezten den bikotea (Jasss gaua izango dela suosatzen da), baina euren maila eta ikusleak harritzeko daukaten gaitasuna ikusita , izan daiteke gau eta egun hori ez izatea berez espero dezakegunentzat. Erantzuna hemen, MUGAKOn, urrian.

Video