|

BILL CONVERSE

Bio

Bill Converse Lansing-en (Michigan) jaio zen, eta han bizi izan zen 15 urte bete arte. Han ezagutu zuen, haurra zela, musika elektronikoa Mechanical Pulse irratsaioari esker sarritan joaten baitzen estudioetara Steve Lammers-en, AKA DJ Horsepower-en eta hark programara eramaten zituen gainerako gonbidatuen emanaldiak zuzenean ikustera. 11 urterekin hasi zen diskoak jartzen eta Lansing-eko Bingo Hall-eko jaietara joaten eta geroago baita Detroit-era eta Chicago-ra ere. Baina 1998an haren familiak Austin-era (Texas) joan behar izan zuen eta Bill, bere jaioterriko eszena bizitik saminki urrundua, depresio sakon batean erori zen. Garai hartan Austin musika-basamortu tristea zen technoaren eta elektroaren zaletu batentzat eta Bill bere logelan sartuta geratu zen, kanpoko mundutik alienatua. Gaur egungo ikuspegitik begiratuta, Bill-ek aitortzen du aldaketa onerakoa izan zela beretzat eta bere ekosistema sortzailea asmatzera bultzatu zuela bere logela grabaketa eta nahasketa estudio bihurturik. Harraldi bakar batean, zuzenean grabatutako jam-en modura sortu zituen Bill-ek bere abestiak, aurretik erritmo-eredu eta oinarrizko egitura batzuk finkatu ondoren. Baina kosta ahala kosta saihesten du errepikatzeetan eta eremu ezagunaren erosotasunean erortzea, eredu horiek ohartuki etengabe aldatuz. Etengabe bilatzeko eta erronka jotzeko asmo garbia dago egiten dituen gauza guztietan. Eta hala konbentzionalismoetatik urrun dauden track sorta bat sortuz joan da, freskoak, intuitiboak eta bere outsider izaera harroa ezin hobeto islatzen duten ehundura bitxiz beteak. Horrek Mood Hut, L.I.E.S edo 1080p. diskoetxeetako hain maite ditugun artistekin ahaidetzen du. Berez du izatea musika horrek, zurigarririk eta eszenako guruen bedeinkapenen beharrik gabe. Horrelakoa da, horrelakoa izan behar delako eta bestelakoa izan ezin delako. Denbora kontua besterik ez da, munduak hura ezagutzea eta maitatzea. Hala ari da gertatzen pixkanaka Bill Converse-rekin, dagoeneko musika elektroniko kitzikagarrienaren erreferente bihurtuarekin, bere lehen kaseteen berrargitalpenei eta Dark Entries edo Tabernacle diskoetxeak kaleratzen ari diren abesti berriei esker.

Atzo Texas-en erdian bertan behera utzitako musika-orube bat zena gaur komunitate txiki freaky, askotariko, harro eta gero eta sendoagoa bihurtu da. Ez dizue horrek ezer gogorarazten? MUGAKOn, nolanahi dela ere, besoak zabalik gauzka zain. Ongi etorri etxera…

Video