“Musika gogorra bada ez zait axola, baina denbora luzez, 4 orduz demagun, errepikatzen bada eta inolako etenik gabe modu bikainean nahastua badago, zeozer falta zait. Klub batera noanean 3D elementu bat behar dut musikan. Gaur egun dena 2D dela dirudi, eta horrek ez nau harrapatzen. Eduki emozional bat behar dut, hirugarren dimentsio bat behar dut.”
Andreas Baumeckerenak dira hitz hauek, MUGAKO edizio berri honetan Barker & Baumecker bezala izango duguna, Sam Barker bere kide banaezinarekin batera. Egia esan, gure sesioetan bilatzen dugunaren deskribapen oso egokia eta bisuala iruditu zaizkugu. Kutsu pertsonalagatik, bibrazioagatik eta momentuko emozioaren ondoriozko ustekabeko KIEBROAGATIK, bakarrak eta gogoangarriak dira.
Barker & Baumecker Alemaniako eszenan 20 urte baino gehiago egon diren beteranoak dira. Frankfurtetik etorriak eta aspalditik Berlinen ezarriak, Berghainen babesean (bere erresidentzia kluba), 2008tik aurrera bikote bezala dabiltza eta Ostgut Ton-entzat grabatzen dute. Ez dira bereziki emankorrak (2 album eta EP eskukada bat azken 10 urte hauetan), baina beraien izugarrizko jakintza musikal eta teknikoak direla eta, lan berri bakoitza arreta handiz eginda eta errematatua dago. Elkarrizketetan ezagutza hau gurekin elkarbanatzen dute, eta inolako arazorik gabe beraien sorkuntza prozesuaren detaile bakoitza azaltzen digute, baita prozesu horretan erabiltzen dituzten gailu guztiak ere (oro har analogikoak). Bost axola, bere musika nahastezina eta berezia egiten duen hirugarren dimentsioa ezin da inoiz antzeman. Ezinbestekoa da bere saioetako batera joatea hirugarren dimentsio hori esperimentatu ahal izateko. Hemen aurkituko dugu, MUGAKOn.