|

AVALON EMERSON

Bio

«Niretzat, dantza-pistarako abesti bat egiteko eskakizun garbi eta zuzenak sortzeko erronka osasungarriak dira, eta ez murrizte bat».

Arizonan neskato jakin-nahi eta ordenagailuen zalea zenetik gaur egun Berlinen DJ eta ekoizle txit arrakastatsua izateraino, Avalon-ek beti jakin du leku bat eta adierazpide bat aurkitzen bizitzak ezarri dizkion murrizteen artean, energia eta erabakitasun benetan miresgarri batekin. Musika-sorkuntzan autodidakta eta berak darabiltzan softwareko tresnen sortzaile, Avalonek bere zigilua eta bizipen pertsonalak ezartzen ditu ekoizpen guztietan, halako emoziozko eduki bat ematen diena. Horren guztiaren emaitza musika hunkigarri bat da, kanpotik argia eta eztia bezain indartsua, trinkoa eta sakona barrutik.

Avalon bizkortasuna da, etengabeko bilaketa eta lana. Nerabe zela hasi zen grabatzen bere lehendabiziko lanak etxean, ahizparekin eta aitarekin —gitarra-jotzailea—, Cakewalk softwarea erabiliz. Horrela piztu zen bere softwarearekiko interesa, eta eremu horretan garatu du duela gutxi arte bere karrera profesionala ingeniari gisa (iaztik full timeari da musika ekoizten eta DJ gisa lanean), hasiera batean San Francisco-n. Han jarri zen harremanetan kluben eta queerjaien giroarekin, Honey Soundsystem-ekin esate baterako, eta haietan gustura sentitzen hasi zen. 2014anCraiglist-eko iragarki bati esker, 12 solairuko biltegi batean aurkitu zuen egoitza SoMA auzoan, mundu osoko artista askorekin batera. Club 380 izeneko legez kanpoko jai bat egin ohi zuten tarteka, eta handik gutxira «etxeko» DJa bihurtu zen Avalon jai horretan.

Harrezkero, haren karrerak, nahiz ekoizle gisa nahiz DJ gisa, arrakasta handia izan du; hori dela eta, bide horren aldeko apustua egin du erabat eta, azkenean, Berlinera joan da bizitzera.

Jasss-ek eta Avalon Emerson-ek eskainiko duten B2Ba aurtengo edizioko puntu gorenetako bat izango da dudarik gabe. Zaila da asmatzen hortik zer atera daitekeen, itxuraz elkarren artean hain desberdinak diren eta aldi berean hain talentu handia duten bi pertsonalitateengandik, eta horrexek egiten du kontua hain zirraragarria.

Jass iaz izan genuen gure artean, set harrigarri, ilun, dotore eta ustekabeko itzulinguru eta ezinezko konbinazioz betetako batekin, zeina, hala ere, erraz, natural eta bitxiki ederra ateratzen baitzen haren eskuetatik.

Antzeko eklektizismo- eta freskotasun-planteamendu batzuekin, Jass-ek ilunabar baten lasaitasuna eta misterioa irudikatzen baditu, Avalon udako goiz baten argi kolore aniztun baten leherketa izango litzateke. Oso ederra izango da talka horren txinpartak ikusi eta eztanden erritmoan dantza egitea.

Video