Live
|

ARTIFICIERO

Bio

«Sintesiak, printzipio gisa, berritasunen alde ona hartzea esan nahi du, eta probatu den eta merezi duela badakigun iraganekoarekin nahastea. Batzuetan berria baztertzea da, dagoenarekin bat ez datorrelako, eta beste batzuetan zaharra botatzea, ordeztu egingo duzulako. Baina batez ere norbere burua ezagutzea esan nahi du eta norbere bideari jarraitzea, modak eta tradizioak alde bat utzita.»

 

Murtziako Schwarz taldea, bere garaian, gehiegizko eskaintza eta beste talde liluragarriago batzuen une bateko distira zela eta itzalean geratu ziren talde haietako bat izan zen. Baina denboraren poderioz ohartu gara beren garaikide gehienak gainditzen dituen musika-ondare bat utzi zutela atzean. Izan ere, amore ematen ez zuen rock psikodelikoko talde bat izan zen, beren musikaren esperientzian bildua eta murgilldua, hartan sakontzeko eta hari buruz ikertzeko gogotsua, eta halako aldez aurreko joera bat eskatzen zion entzuleari bidaia hartan parte hartu eta hartaz gozatu ahal izateko. 

 

Orain, talde haren kide batek, Alfonso Alonsok, musika elektronikoa egiteari ekin dio Artificiero izenarekin, oinarri artistiko berberetatik abiatuta eta emaitzetan haien kalitate-maila berbera lortuz. Masa Negra,lehen disko bikaina, Discos Atónicos diskoetxeak (Alienatak zuzendua) argitaratua, denbora eta ardura eskatzen dituen lan bat da, beraz, baina ordainean poz handia ematen duena. Electronic esotericaesapidea darabilte Alienataren bandcamporrian haren forma artegatasun-sortzaile eta errepikakorrak eragiten duen erritu magikoaren sentipena deskribatzeko, ehundura aldi berean bitxi eta liluragarriz betea, eta, egia esanda, txit egokia deritzogu.   

 

Bere Facebook-eko orrian Alfonsok gogorarazten digu «jendeari sinistarazten badiozu pentsatzen ari dela maiteko zaitu. Baina benetan pentsarazten badiezu, gorroto izango zaituzte… Norbait beti losintxan ari bazaizu bitako bat: nagusi baten bila dabilen esklabo bat da, edota bere esklaboaren bila dabilen nagusi bat». Disko bikain horrez gainera, Alfonsok artista gisa duen jarrera menderaezina nabarmendu nahi dugu, eta oparituko digula agintzen diguna: aurtengo edizioko saio berezienetako bat. 

Video