MUGAKO FESTIBALAREN 4. EDIZIOAK 35 SAIOZ OSATUTAKO KARTELA AURKEZTEN DU
MUGAKO festibalak bere laugarren edizioaren behin betiko kartela iragarri du. Urriaren 11,12 eta 13an, Euskalherrian, estatuan eta nazioartean eletronika aurrerakoiena lantzen duten artista garrantzitsuenetako batzu Gasteizera bertaratuko dizkigu.
Aurtengoan eta estreineko aldiz, ANPLITUDE izenpean sintesis modularrean oinarritutako esperimentazio gune bat jarriko da martxan. Hortaz gain bertako soinu sorkuntzari eskeinitako saio bat izango da Jimmy Jazz aretoan eta Ainara Legardonen eskutik, Artium Museoan egin duen erresidentzian landu duen performance moduko lan berria ikusi eta entzun ahal izan dugu.