Ainara Legardon

Egindako deialdian 11 proiektu jaso dira eta epaimahaia Ainara Legardon artista bilbotarrak aurkezturiko proiektua hautatu dute experimentazio mailaz gain, artista bilbotarraren ibilbidea, Artiumen kontextuan murgiltzeko gaitasuna eta antolakuntzak eginiko deialdita egokitze maila izan ditu kontuan besteak beste.

Informazio labur pixka bat

Hautatutako proiektua

LeGardonek erresidentzian zehar egindako deialdi honetarako diseinatu eta garatu den soinu-performan proposamena, Artium, Arte Garaikideko Euskal Museoaren Zentroak eta bere baldintza akustikoak elkarreragiteko proposatzen du, baita garai hartan zentroak antolatutako erakusketekin elkarrizketan aritzea ere. Artistak soinu esperimentazioan eta inprobisazio librean oinarriturik, ahotsa eta mugimendua erabiliko ditu, tresna elektronikoen, mikrofonoen, zinta analogikoa eta hainbat kasete grabagailu konbinatuz eskaintzen dituzten aukera. Elementu horiek sortzen dituzten soinuak eta akoplamenduak, eta museoaren piezekin batera, espazioan denbora errealeko, organiko eta aldakorreko elkarrizketa bat egingo dute.

Ainara Legardon (Bilbo 1976). Performer, gitarjole eta musikagile bizkaitarrak 25 urte baino gehiago daramatza musika munduari lotuta. Bere 6 argitalpenek, komunikabide espezializatuen goraipamena jaso dute, ezsena independientean erreferente bilakatuz. Horretaz gain, azken urteotan Europan eta Amerikan zehar bira ugari eman ditu. Rockean aritzeaz gain, performancearekin loturiko arloetan oso lan interesgarriak egin ditu, baita inprobizazio eta musika esperimentalean ere. Guzti hauek bakarka zein taldeka garatu ditu. Besteak beste Archipel edo maDma bezalako kolektiboetan.